Gose hirukoa.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gorriaren urte eskas batera, argitaratu du Gosek bere lan berria, Arrosa (autoekoizpena, 2010). Ez da geldirik egon Arrasateko hirukotea, eta zentzu fisikoan diot, Japoniara ere eraman dien biraren barruan 50tik gora kontzertu eman baitituzte 2010eko lehen erdian. Arrosa kolorekoa, berria, hainbat lagun bilduta eta beraien laborategi eta lantoki duten Shot! estudioetara gonbidatuta grabatu dute.
Bertan izan dira, Gari, Kutxi Romero, Fermin Muguruza, Petti, Mikel Urdangarin, Oskorriko lagunak, Oreka Tx, Naroa Gaintza, Miren Gazta