Diskoaren izenburua gose IIII izango da eta Torrelodonesko (Madril) Estudios 54-n grabatu dute, Juan eta Moli-rekin (SPAM). "Hasieratik gose IIII diska berri hau gure ibilbidean ziaboga bat izatea nahi genuen, aldaketa bat. Horretarako argi geneukan kanpo ekoizle bat behar genuela, atzerritar bat. Baina guretzat funtsezkoa zen ingelesez hitz egiten ez duen atzerritarren artean bilatzea bidelagun berria, elkarrekin komunikatzeko arazorik ez izateko eta, nola esaten den pentsatu gabe, edozertaz hitz egin ahal izateko", diote grabazioaren blogean taldekideek.
Esan bezala, orain nahasketak falta dira. Diskoa aurki izago da kalean. Jarraitu grabazioa Musikazuenean-en BLOG-ean.