Frenetik taldea. Ezkerretik eskuinera: Unai Olalde, Fonta, Xabi Seko eta Eneko Larra
2015eko hasieran argitaratuko dute euren lehen diskoa
Frenteik talde jaio berria da. Berau osatzen duten musikariek ordea, eskarmentu dezentekoa dute. Guztiak Euskal Herriko talde ezagunetan aritu izan dira (edo aritzen dira):
- Unai Olalde: egun Eratu taldeko abeslaria eta gitarra jolea. Gitarra joko du Frenetik taldean. Koruak ere egingo ditu.
- Fonta: Kaotiko eta Kaos Etiliko ohia. Ahots nagusia izango da.
- Xabi Seko: Hesian taldeko baxu jole ohia. Lau kordak joko ditu talde berri honetan.