Aguraingo taldearen bigarren lana: "Rasca y pierde"
Rasca y pierde, egun bizi dugun egoera kezkagarriaren adierazle. Aguraingoen bigarren lana indartsu dator, punk-rock estiloari berritasuna emateko asmoarekin. Evaristoren hitzek lagunduta, lehen lana (Mundo Kaotiko) baino borobilagoa dela dio Xabik, taldeko bateria-joleak.
Momentu onean daudela aitortzen du Xabik. Hala izan behar du,
Rasca y pierde bigarren lanarekin pozik eta harro daudela nabari baita.