Mugi hadi, diote Aguraingoek.
Talde Gasteiztarrak prest dauka dagoeneko bere ibilbideko seigarren diskoa, Reacciona, Baga-Biga diskoetxearekin argitaratuko duena oraingo honetan. Diskoa otsailaren 17an jarriko da salgai eta betiko moldez, punk rockean ardaztuta dago.
Aguraingo Kaotiko taldeak
otsailaren 17an argitaratuko du bere disko berria,
Reacciona izenburua duena.
Hala ere, salgai dago jada
www.kaotiko.com eta
www.baga-biga.com web orrietan.
Grabazioaren xehetasunei buruz zera esan dezakegu: Azkarateko Katarain estudioetan grabatu zuten 2009ko abenduan Haritz Arreguyren eskutik. Nahasketa berriz, Usurbileko Higain estudioetan egin zen. Azkenik, masterizazioaz Jonan Ordorika arduratu zen.