2000ko uztailean, hiru taldekidek bizitza eman zioten Kaotiko taldeari, Kaos Etiliko taldetik berezi ondoren. Kaotiko Aguraingo eskolakoa da; hots La Polla taldeak jorratutako bidetik hasi ziren nolabait, baina bide luzea egin dute ordutik eta euren soinua finduz joan dira urteen poderioz. Abesti laburrak, arinak, azkarrak, lelo sarkorrekin. Gitarrak abiapuntua jarri eta ahotsak punk-rockera garamatza.
Partaideak- aguayiko (gitarra)
- aguayo (gitarra)
- fonta (baxua)
- jon (ahotsa)
- xabi (bateria)
Diskografia- X (2011)
- Reacciona (2010)
- Adrenalina (2008)
- Destino escrito (2006)
- Destino escrito, 2006 (2006)
- En directo, 2005 (2005)
- Raska y pierde, 2003 (2003)
- Mundo kaotiko (2001)