Disko berriaren azala.
Hirugarren estudioko lana kaleratuko du martxoaren 4an Iparraldeko taldeak. Istanteak izanen da bere izenburua.
Itxaronaldia arintzeko eta giroa sortzen joateko, Willis Drummond-ekoek
Begi erreak kantu berria entzungai jarri dute euren myspacean.
Istanteak diskoaren kaleratzearen egun berean, aurkezpen konzertu bat antolatu dute Heletako
Itsasoan.
Drummondarren estudioko hirugarren lana da honako hau. Ordea, taldearen diskografian laugarrena da, iaz zuzenean grabatu baitzuten zuzeneko beste disko bat.