Gitarra zorrotzak eta energia doitasunez erabiliz, askatuz eta eutsiz, abestiaren uneak marrazten ditu talde lapurtarraren oinarri erritmikoak. Rocka egitea esatea motz gelditzea litzateke. Haien baitan, post-rock doinuak, hardcorea eta rock gogorragoaren aztarnak baitaude. Haien diskoak esandakoaren isla dira, baina zuzenean ematen dute benetan haien mailaren neurria. Argazkia: J. A. ARETA GO
Partaideak- felix (bateria)
- jurgi (gitarra eta ahotsa)
- rafa (gitarra)
- xan (baxua)
Diskografia- A ala B (2012)
- Instanteak (2011)
- Zuzenekoak (2010)
- Willis Drummond (2009)
- Anthology (2007)