Willis Drummond eta Joseba B. Lenoir elkarrekin.
Taldeak etengabeko hamar eguneko bira berezia iragarri du
Euskal Herrian
Maiatzetik aurrera,
Willis Drummond taldeak beste kide bat izanen du:
Joseba B. Lenoir gitarra jolea. Duela zenbait aste kolaboratzen hasi ziren bost musikariak
Joseba B.Lenoir & willis drummond VS Neil
Young & Crazy Horse konzertu berezia prestatzeko, apirilaren 30ean
Bilboko kafe antzokian emanen dutena, kantari kanadiarraren omenez.
Baina
kolaborazio hori luzatuko da hurrengo aste eta hilabeteetan, Willis Drummond taldearen 5. kidea bilakatuko baita Berako gitarra jolea.
Horren
bidez, taldeak aukera izanen du bere errepertorioa ber-bisitatzeko,
aspaldian jo gabe ziren kantak berriz emanez, eta jadanik jotzen
zituztenak birmoldatuz.
ZUZENEAN
Berri hori ospatzeko eta doinua emateko, Willis Drummond-ek etengabeko
10 eguneko bira berezia iragarri du
Euskal Herrian,
maiatzaren 15etik 24ra taldearen historian inportanteak
izan diren lekuetan, edo orain arte bisitatu ezin izan dituzten areto
ttipietan.
Besteak beste, Gasteizko Parral tabernan, Mutrikuko edo Arrasateko
gaztetxeetan, Berako Kataku tabernan, Tolosako Bonberenean eta Lekunberriko
kantinan... ariko dira. Taldeak adierazi duenez, ideia da sustraietara itzultzea, rock'n'roll-era, ahal bezain bolumen, ke eta izerdi botaz...
Bira maiatzaren 24an amaituko da Kanboko gaztetxean.