Diskoaren azala halakoa izanen da.
2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.
Biraren azken kontzertua eskaini zuen
Willis Drummond talde lapurtarrak 2009ko irailaren 19an. Lepo bete zen Hondarribiko Psilocybe aretoa. Bada, hauxe izanen da Bidehuts plataformaren
Zuzenekoak sailaren bigarren erreferentzia.
Kontzertu hartan grabatutako 13 abestiz osatutako diskoa, eta bildutako pertsona guztien argazkiekin osaturiko diseinua duena.
Diskoari azken ukituak ematen ari zaizkio eta laster eskuratu ahal izango duzue Bidehutseko webgunean edo Bidehutseko edozein talderen kontzertuetan.