entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2013-01-30

Willis Drummond A, B, D, E

Willis Drummond. Argazkia: bidehuts.net Willis Drummond. Argazkia: bidehuts.net
Bilboko Kafe Antzokian izan zen Willis Drummond (Cobra taldearekin batera) duela gutxi. Aretoa goraino bete zen. Berriz ere, Iparraldekoek erakutsi zuten beraien 'in crescendoa'-k ez duela inor oharkabean uzten. Handik egun gutxitara, taldearekin harremanetan jarri ginen.

A ala B (Bidehuts, 2012) azken diskoak harrera ona izan badu ere, Jurgi (gitarra eta ahotsa), Xan (baxua), Rafa (gitarra) eta Felix (bateria) laukoaren zuzenekoa galezina da. Jurgik erantzun ditu gure galderak.


Aukera egitekotan, A ala B? Zer esan nahi du horrek?
Diskoaren titulua da, diskoko abesti batena da. Abesti horrek aipatzen du momentu edo adin bat bizitzan, noiz, ahal bezain bat atzeratu eta gero, behartua zaren erabaki bat hartzera. Eta hor ohartzen zara ez daudela mila aukera, baizik eta bi: A ala B. Eta bata aurkitzean, erabaki ona bada ere, beti baztertzen eta abandonatzen duzu zerbait. Oso fatalista da alde batetik, baina bestetik, nahiko baikorra ikusten ahal da, honek esan nahi baitu badirela beti bi aukera, eta beraz, ez garela sekulan kondenatuak... erabakitzera eta onartzera salbu.

Rocka ez da pose bat ene ustez, sentimen bat baino, inguratzen zaituen munduarekin oposizioan zaudela, eta oposaketa hori adieraztea da rocka

Zer diozu Bilboko kontzertuaz? Gustura geratu zineten? Bilbon badago punk rockarekiko zaletasun handia; publikoa gustura geratu zela uste duzu?
Oso pozik atera ginen kontzertutik. Enetzat fisikoki pixka bat zaila izan bada ere, sentsazio oso ona utzi digu kontzertuak. 450 bat jende ostegun batez, egiten dugun musika mota entzuteko, ederra da. Gainera, disko honekin, iruditzen zait jendeak kasu gehiago ematen diela hitzei eta, beraz, gehiago kantatzen dugu ere kontzertuetan. Zerbait arraro sentiarazten du horrek.
Orokorki publikoaren gustukoa izan den jakitea oso zaila da guretzat, guk bakarrik oihartzun onak entzuten baititugu aldi oro, kontzertuaren ondotik guregana etortzen den jendea beti gauza baikorrak erratera etortzen baita. Eta desilusionatuak etxera sartzen dira isilik, jajaja. Baina intuizioz bederen, uste dut gehienek biziki untsa pasatu genuela.

Ziur da gehienik entzun eta entzuten ditugun musikek eragina dutela sortzen dugunaren gainean, sorkuntza digestio bat baizik ez baita, edozein kasuan

Beti ere, pertsonala eta berezia, baina punk rock eskandinaviarraren kutsua hartzen diot zuen musikari, baita ere 90. hamarkadako hard-rockarena. Hala da? Zeintzuk dira zuen eraginak eta gustuko musika taldeak?
Influentziak baditugu noski, baina ez gara saiatzen musika mota batean edo talde batzuen segidan kokatzen. Beraz, izenak ematea beti zaila da. Gero, ziur da gehienik entzun eta entzuten ditugun musikek eragina dutela sortzen dugunaren gainean, sorkuntza digestio bat baizik ez baita, edozein kasuan.

Hitzen aldetik ere, betiko rock and rollaren gaiak ez dituzue jorratzen. Apur bat surrealistak, zentzu bikoitz dunak dira...
Rock and rolla ez da pose edo jarrera bat ene ustez, sentimen bat baino, inguratzen zaituen munduarekin oposizioan zaudela, eta oposaketa hori adieraztea da rocka. Mila bide daude horren egiteko, haien artean oihuak, akopleak, poesia, bortxakeria, hitz engaiatuak, militantzia, suntsiketa, besta, gitarra, etab. Egiten eta idazten duguna, ene iduriko, rock and rollaren aurpegi bat da eta
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.