Ideien guda diskoaren azala.
2013ko abenduan eta 2014ko urtarrilean grabatu zen Arratzuko Korturec estudioan Jon Urriolabeitiarekin.
Ideien guda aurten gurean kaleratuko diren punk-rock/hardcore disko onenen artean egongo da zalantzarik gabe. Kantu sorta bikaina eraiki du
Oliba Gorriak taldeak, eta ekoizpena
ere kantuen pare dago. Indartsua baina ez neurri gabe puztua. Oso ongi bereizten dira
elementu guztiak, kolpea du, eta entzunaldiak ez du nekatzen.
Diskoak 10 abesi ditu eta denera 31 minutu irauten du. Arratzuko
Korturec estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua izan da.
Oliba Gorriak-eko abeslaria espetxean dela gorpuztutako diskoa izan da
Ideien guda eta 22 abeslariren parte hartzea izan dute berau gauzatzeko. Kolaborazioak
asko (eta ez nolanahikoak) izan dira:
Fer Apoa,
Juanra (KOP),
Pirri
(Escuela de Odio),
Itsaso (On),
Ines (Gose),
Xabi (Esne Beltza),
Artola
(Fiachras),
Diego (El Trono de Judas),
Alex (Inadaptats),
Xagu
(Iheskide),
Etxebe eta Txurruka (Taupada, Aterkings),
Julen (Pixontxis),
Ibon (Itziarren Semeak),
Artza (Egurra ta Kitto),
Iraitz eta Alberto
(Kloratita),
Peio (Orreaga 778),
Mikel (Arkada),
Musa, Remen eta Gentza
(Sarkor),
Naroa (Amaiur),
Arkaitz (Anger) eta
Patrol Destroyers.
Markinako boskotea inoizko idarrarekin itzuli da. Musikaren kolpea, amorrua, bizitasuna eta abiadura hitzekin bat dator guztiz. Hortzak erakusten dituzte, eta ez dira ezkutatzen. Musika iraultzarako tresna dute, mezuen bozgorailu: "Non dago matxinada antolatu eta erresistentzia gidatuko duen komandantea"? (
Norbanakoak eta abangoardiak); "...aniztasuna, berdintasuna, kontzientzia, justizia, elkartasuna, armonia... egutegi gorria!" (
Ideien guda); "Guay, guay, guay... ez dut izan nahi! Sistemaren euskarri ez dut izan nahi!" (
Iraultzaren norabide galdua); "Baina jakin zak/n, euskal gudari horrek, badirela aizkolari berriak prest" (
Lurra ta askatasuna), "Lehen lerroan sorkuntzan, lehen lerroan iraultzan" (
Sorkuntza I) edota "Sentitu, pentsatu ta ekin... Materialismo dialektikoa (eta historikoa) oinarri!" (
Pravda).
Diskoa joan den martxoan kaleratu zuten eta berau finantziatzeko Oliba Koop ekimena jarri
zuten martxan, 402 norbanakoen laguntza lortuz.