entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-08-13

MUSIKHERRIA, HERRI DISKOETXEA ABIAN

Oraingoz 40 talde daude egitasmo berri honetan. Oraingoz 40 talde daude egitasmo berri honetan.
Lotura erlazionatuak
Joan den lrunbatean Musikherria izeneko diskoetxe alternatiboaren aurkezpena egin zuten Bilbon. Aurkezpenean esan zena eta diskoetxearen helburuak eta asmoak jaso eta laburbildu ditugu.
Baina zer da MusikHerria?
-Egitasmo herritar eta kulturala da musika sorkuntza, produkzio, ediziorako eta zabalpenerako.
-MusikHerria musikariok osatutako egitasmoa da. Honen helburua musika egiten ditugunoi eta musika gustatzen zaizkigunoi errekurtsoak modu errazean hurbiltzea da, laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi du, beste eredu herritarragoari hurbiltzeko, garai berriotara egokituz.
-Gazteok gara musika egiten eta erabiltzen duen jendartearen zati handi bat. Gazteok gara proiektu hau sortu eta parte hartzen dugunok. Nahiz eta adin mugarik ez eduki, nahiz eta jende nagusiagoa egon. Gazteok, Berritzaileak izango gara ere proiektu honetan.
-Hau dena Markinan egin ziren Gazte Mugi! topaketetan musikaren inguruko hausnarketa ezberdinetatik sortu zen. Egungo egoerari buruz hitz egiteaz gain, alternatiba berrien inguruan hitz egin genuen han, eta bertan hausnarketa egiten jarraitzeko, jende gehiago parte hartzeko eta zabaltzeko deialdi berri bat egin genuen, helburua: alternatiba bat martxan jartzea: herri diskoetxe berri bat. Jarraian egin ziren bilkuretatik atera ziren hausnarketak zabaltzeko eta jendearen parte hartzea errazteko probisionala izango den web-gune bat (www.herrridisketxeruntz.org) zabaldu genuen. Bertan bilkuren aktak, eztabaidak, dokumentu ezberdinak eta kopyleftaren inguruko informazio orokorra aurkitu daitezke.

Gaur egun guztia merkantzia bihurtzen ari da. Eredu pribatua, komertziala, indibidualista eta atzerakoi honi aurre egiteko modu asko egon daitezke. Musika mundutik beste bide bat margotu nahi dugu. Proiektu honen ideia nagusiak, honakoak dira: ideiak eta indarrak biltzea, errekurtsoak komunean jartzea, ezagutza eta sorkuntza konpartitzea, egiten dugunari balio soziala ematea eta lan kolektiboa bultzatzea. Horrela, guztion laguntzaz bakoitzak ikasi behar du bere gauzak egiten, bakoitza bere buruaren jabe izanez, ikasiz eta besteak lagunduz ere bai. Guztion errekurtsoak elkarri utziz, bakoitzak berea autogestionatzen ikas dezala.


Izaera

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.