Euskal Sorkuntzaren sustapenerako kultur elkartea da. Ez da musika sormenera mugatuko, nahiz eta, modu batean, MusikHerriak utzitako hutsunea betetzera dator
Taupaka elkarteak disziplina artistiko orotako sortzaileak hartuko ditu bere baitan. Sorkuntza lanak sortzen dituztenei, lanak sortu, argitaratu eta zabaltzeko baliabideak errazteko egitasmo autogestionatua da
MusikHerria herri diskoetxea desegin ondoren, bertako zenbait kidek beren lanak argitaratzeko elkarte baten beharra ikusi zuten. Musikara mugatzetik urrun, sormen disziplina artistiko orotara zabaltzea erabaki zuten ordea, disziplinen arteko elkarlanak eta harreman loturak elkartea bera sendotuko dutelakoan. Oraingoz, soilik musikariak egon arren, laster sortzaile gehiago batzea espero dute.