Diskoetxe berria martxan
Egunotan Musikherria deituriko proiektu bati buruzko artikuluak irakurri ditugu nonahi. Markinan izandako Gaztemugi topaketetan sortu zen, eta ia urtebeteko lana darama atzean. Egitasmoaren bozeramaile eta sortzaileetako batekin berba egin genuen horren inguruan.
Egitasmoa zena errealitate bihurtu da. Lan asko egon dela badakigu, eta ideia orokorra ez da batere txarra, baina... ez al da pixka bat arrosa kolorekoa edo idealista xamarra?
Nire ustez, proiektua dirudiena baino errazagoa da funtsean. Azken finean, badirudi