Kloratita
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kloratita duela bi urte sortu zenetik ez da gelditu. Besoak gurutzatu eta zain egotea ez da beraien estiloa. Aurkakoa baizik. Musika arma bezala ulertzen dute. Kontzientziak mugiarazteko gailua, gizartea aldatzeko. Bere garaian Negu Gorriak eta Etsaiak-ek egindakoaren jarraipena, baina bakoitza bere estiloan. Panfletoak, komunikazio zuzena, autoekoizpena, gazte antolakuntza... dira beraien gailuak.
Musikalki punk eta hardcore metalikotik gertu dabiltza eta soinu duina lortu dute beren estreinako diskoan. Oso ikusgarria da CDarekin datorren liburuxka zaindua, non kantuen hitzak, argazkiak eta testu zabalak agertzen diren. Asko eta merke. Hau da gazte hauek eskaintzen digutena.
Noiz elkartu zineten?
2003ko udan atera zen elkartzeko ideia, hasieran txantxa modura, baina udazkenean hasi ginen entseatzen eta 2004ko urtarrilean eman genuen gure lehenengo kontzertua.
Non burutu duzue diskoaren grabaketa?
TALA estudioetan, Deustuan. Giro ezin hobean lan egiten duzu eta emaitza polita da. Hala ere, grabazio egunetan estudioko