Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Andoni Tolosa aurpegi anitzeko musika zaletua da. Musikarekiko maitasunak bultzatuta, bide desberdinak aukeratu ditu musika hori zabaltzeko garaian. Morau ezizenarekin, pop-rock munduko kantautore konprometituaren jantzia janzten du; Dj Talo bezala berriz, etno-tekno delakoarekin dantzan jartzen du jendea, eta bata bestearekin zerikusia ez duela iruditu arren, guztiaren atzean maite dituen doinuak lau haizeetara zabaltzeko helburua du. Musikaren militante honek hamazazpi urte bete ditu errepidean eta disko berriarekin kilometro gehiago egiteko asmoarekin dator.
Zergatik Morau izena?
Andoni: Komiki zaletasuna nuen aspalditik eta Mattin komiki egilearekin batera komiki tira osatzen nuen duela hogei bat urte. Mattinen benetako izena I