entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Iker Murillo 2014-09-02

Mikel Uraken

Folk musika berrasmatzen

Mikel Uraken. Mikel Uraken.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Kantautore bilbotarraren kontzertuetan tradizioa eta berrikuntza nahasten dira


Grina. Hori izan daiteke musikari bizkaitarraren kontzertuetan asma daitekeen adjektiboa. Eskaintzen dituen kontzertuak egiteko, ezinbestekoa da musikarekin erlazio sakona eta maitasun handia izatea. Horrela uler daiteke Mikelen ardura soinu eta nota guztiak kontrolatzerako orduan. Bere arreta sakona akordeen soinua aztertzerako orduan. Kontzertuetan, musikariak folk edota country estiloak abilezia handiaz maneiatzen ditu eta uneoro defenditzen du, tinko, musika mota honen garbitasuna.
Grina horri esker, azken urteotan Mikelek kalitate ezin hobeagoko abesti nahikotxo konposatu ditu eta Ameriketako musika tradizionalean murgildu da bere inspirazioa aurkitzeko eta lortzeko. Ez da kasu bakarra Bizkaian. Folk musika lantzen duten musikariak asko dira eta bat baino gehiago gogor aritzen da soinu horiek aztertzen, baina Mikelen kasuan, ezberdintasunak bereziki doinuen detaile txikietan aurki daitezke.
The Story of Bonnie & Clyde, abestiaren kasuan bereziki aurki daiteke espiritu iradokitzaile hori. Musika estilo batean sakon murgiltzen garenean aurki daitekeen espiritua, hain zuzen ere. Harmonikak gitarrari laguntzen dio ahotsarekin batera doinu luze eta interesgarria lortu ahal izateko. Konposaketa hauetan lortzen du Mikelek bere ildo artistikoena kaleratzea. Izan ere, gidoia alde batera geratzen denean eta inprobisazioak bolantea hartzen duenean, Mikelen kontzertuak une batez libre jarraitzen du eta abestiak forma ezberdinak hartzen ditu behin eta berriz aldatuz.

bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.