entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2006-12-05

Fermin Muguruza Afro-Basque Fire Brigade Tour 2007

Abenduaren hasieran ikusi zuen argia Fermin Muguruzaren eta bere taldearen Afro-Basque Fire Brigade azken bira argazkitan jasotzen duen liburua. Tapaki gogorretan bilduta, Parisen hasi eta Donostian amaitu zen bira kontatzen zaigu liburu honetan. Esan beharra dago halere, kontakizuna 2006ko azaroaren 11n hasten dela, Barakaldoko BEC-en 18 / 98 + auzipetuen alde emandako kontzertuan, 2007ko biraren jatorria bihurtuko zen kontzertuan, alegia. Argazkiek banda handi honen barrualdeak erakusten dizkigute egoera desberdinetan: backstage-an, autobusean, eszenatokiaren gainean, bisitatutako hirietako kaleetan, aireportuetan, bazkaltzen Irudiok ez dira argazkilari bakar batenak, baizik eta egile askorenak, eta batez ere, beren balio dokumentala eta anekdotikoa da azpimarratzekoa. Alde artistikoari erreparatuta, denetarik dago, oso irudi politak eta horren onak ez diren beste batzuk. Halere, azken emaitza oso gertukoa eta sinpatikoa da horrexegatik, gutako bakoitzak gure makina digitalarekin egindako bilduma bat balitz bezalakoa, eta horrek puntu ona ematen dio bilduma honi.
DVDari dagokionean, hiru ataletan banatuta dago. Lehenengoak Barakaldoko BEC-en emandako kontzertuaren zazpi kantu biltzen ditu; bigarrenak, 2007ko birako eszenatoki desberdinetan (Via Rock, Caracas, Mexiko edota Donostia) zuzenean grabaturiko kantu sorta biltzen du; eta hirugarrena, 50 minututako Road Movie bat da Euskal Herria Mundua Clash non, besteak beste, Mosku, Berlin, Kuba, Japonia, Belfast, Belgika, Euskal Herria eta Katalunian zehar bildutako irudiak eskaintzen zaizkigun. Irudiotako asko ikusgarriak dira eta aunitzetan milaka lagun ikusten dira taldearen kantuak dantzatzen Hego Amerikan, Asian edota Europa Zaharrean, berdin dio horrek. Azken batean, bira arrakastatsu baten dokumentua da liburu / DVD hau, biltzea eta gordetzea merezi duen horietakoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.