entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2003/08/24

JAI ALAI KATUMBI EXPRESS: MANU CHAO & FERMIN MUGURUZA Zezen Plaza (Iruñea)

Ia 12.000 pertsonek bete zuten Iruñeko zezen plaza Manu Chao, bere banda (bikaina) eta Fermin Muguruza ikusteko. Sorkunek ireki zuen jaialdia (Nafarroan jotzen zuen lehen aldia?), baina publikoaren erantzuna hotzegia izan zen, kantu indartsuak eta zuzeneko bikaina dituen arren. Gero patchankaren tren geldiezina hasi zen. Adjektiboak botatzen has gintezkeen eta bukatu ezin ibiliko ginen…
Jendea dantzan jarri zuen Manu Chaok emanaldia hasi eta berehala. Publikoarengan zirrara sortzen duen artista da Manu Chao. Ferminen txanda heldutakoan giroa gori-gori zegoen jada, eta Gora Herriak edota Dub Manifest kantuek zezen plazako zimenduak dardarka utzi zituzten. Baina hori ez zen ezer izan Sarri sarri-rekin alderatuta. “Ez dakit zer pasatzen den azkenaldi hontan”… Tartean, Clandestino eta Desaparecido ez ezik, Minha galera (abesti polita), Me gustas tú eta kantu zaharragoak ere entzun ziren, Mano Negraren Mala vida kasu. Azkenean denok pozik, eta irribarrea ezpainetan etxera.
Tarte hau profitatuko dugu biran zehar artistok izan dituzten arazoak eta presioak salatzeko, Murtzia eta Malagako kontzertuak bertan bera gelditzeraino. Tamalgarria. Penagarriak izan dira modu berean Sarri sarri abestiaren kontura izandako salaketak… (agian batzuei Madrilgo kontzertuaren ikuskizuna jasangaitza egin zaie kantu horrekin zezen plaza osoa sutan jarri zuelako Ferminek?)
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.