entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Napal 2003

FERMIN MUGURUZA KONTRABANDA Artsaia aretoa (Iru

Itoizko borrokaren barne, Artozkiko herrian sortutako Komunikazioa proiektua Aitzoaingo Artsaia aretoan bi egunez ikusteko parada izan zen. Azken biran sartuta, Fermin Muguruzak eta berarekin doazen musikariek aparteko ikuskizuna eskaini ziguten. Ferminen diskografia osoari errepasoa eginez, bertan bildu zen jendeak gozatua hartu zuen.


In-Komunikazioa diskotik hasita, Negu Gorriak eta Kortaturen abestiak reggae doinuez apainduta entzun ahal izan ziren. Soinuaren kalitatea ezin hobea izan bazen ere, musikarien kalitatea azpimarratu beharko genuke. Ikuskizunari ahotsek laguntza aparta eskaini zioten, baina dioguna, ezin zaie musikariei meriturik kendu. Ferminek momenturo dantza eta saltoak eskaini zituen, kontzertuaren bukaera ere zaratatsua bihurtuz: Kortaturen Kolpez kolpe abestia jo zuten, publikoaren eztarrien laguntza izan zuena. Ezin ahaztu ere kontzertuaren eskaintza Tijuana in Blue-ko kantaria izan zen Eskrotorentzat izan zela, eta Espainiar estatua burutzen ari den euskal musikaren aurkako erasoen barne sartu zuen Berriozarko sarreran jasan behar izan zuten Guardia Zibilaren kontrol zorrotza. Aurrera Komunikazioa!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.