entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2014-04-01

Legends of the Blues (Abrams Comicarts) William Stout

Erretratu liburuaren azala. Erretratu liburuaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
William Stout idazle eta ilustratzaileak bluesaren soinua eta ondarea sortu eta garatu zuten gizon eta emakumeei gorazarre egin die Legends of The Blues erretratu liburuan. Akuarelaz margotutako 100 erretratu bildu ditu.
Chuck Berry, Big Maybelle, Bo Diddley, Willie Dixon, Slim Harpo, Screamin' Jay Hawkins, John Lee Hooker, Ligtnin' Hopkins, Howlin' Wolf, Elmore James, Albert King, B.B. King, Memphis Slim, Amos Milburn, Johnny Otis, Big Mama Thornton, Big Joe Turner, Muddy Watters, Sonny Boy Williamson, Robert Johnson, Ma Rainey edota Billie Holiday dira William Stoutek margotu dituen legendetako batzuk.
Egilea artista bakoitzaren pertsonalitatea harrapatzen saiatu da, eta emaitza koloretsu eta indartsua lortu du. Robert Crumb-en eragina nabaria da erretratuon estiloan. Stout jaunak berak aitortzen du harentzako oso inspiragarria izan zela Crumben Heroes of the Blues karta sorta.
Gainera, artisten profil bakoitza biografia batez lagundu du Stoutek. Musikari bakoitzaren hainbat kantu gomendatzen ditu baita ere eta egin zituzten kantuen bertsio ezagunenen zerrenda dakar.
Hori guztia gutxi balitz, 14 kantuko CD batek laguntzen du Legends of The Blues erretratu liburua. Kantu zahar-zaharrak dira, Big Joe Williams, Bukka White edota Robert Wilkins-enak, besteak beste.
Legends of The Blues lan guztiz gozagarria da hasieratik bukaeraraino.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.