entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Koldo/Sagardantza 2011-12-22

El Eternauta Hector G. Oesterheld eta Francisco Solano Lopez (Norma Editorial)


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Argentinako komikigintza eta fikzio-zientziaren klasiko handia da El Eternauta. Gizakiek estralurtarren inbasio bortitz bati egin behar diote aurre, baina egiazki inork ez daki zer gertatzen ari den. Desinformazioa eta anabasa nagusi dira, ziurgabetasunak bizirautea lortu duten gizakien bizitzetan ostatu hartu du. Diktadura garaiko metafora gisa irakurtzen ahal da Hector Oesterheld gidoilariak (Hugo Pratt marrazkilariarekin lan egindakoa) idatzi zuen komiki izugarri hau. Gidoia berritzaile eta liluragarria da. Eternitatean zehar bidaiatzen den pertsonaia nagusiak bere historia kontatuko dio istorioan barneraturik dagoen gidoilariari.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.