entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Koldo Zubizarreta 2005

HALA BEDI IRRATIA 20 urte libre Askoren artean

Askotarikoa CD/LIBURUXKA/DVD
Hiru zati desberdintzen dira bertan. Lehenengoa 1987ko ekainaren 6an Gasteizko Plaza del Ganado zaharrean Hala Bedi irratiak antolatuta ospatu zen kontzertuaren grabaketa: Kortatu, La Polla Records, Vomito eta Quemando Ruedas. Bere garaian grabaketa oso modu kaxkarrean egin eta eskuz esku zabaldu izan zen. Grabaketa haren soinua ahal bezain beste hobetu eta lan honetan aurki dezakegu. Soinu kalitatea oso ona ez izan arren garai hartako kontzertuen adierazle ederra dugu lan hau, Euskal Herrian ematen ziren hainbat eta hainbat kontzerturen adierazle, nostalgikoentzat ezin aproposagoa. Bigarren zatia liburuxka da. 68 orrialdez osatutako liburuxka, non irrati libre honen historian gordetako dokumentazio ezberdina bildu duten. Kartelak, prentsa agiriak, pegatinak, argazkiak, irrati programazio zaharrak, komunikatuak... guzti hauek ere oso adierazgarriak. Hasierako garaietako estetika, estiloa, lan moldeak, arazoak... irudien eta hitzen bitartez islatuta, gaur egun arteko bidea erakutsiz. Liburuxkan ere Hala Bedi inguruko lagunen zenbait kolaborazio aurki ditzakegu: Karmele Jaio, Txema Ramirez de la Piscina, I
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.