30. urteurrena ospatzen ari da Bergarako Txapa irratia.
Kartzela zaharrean lekutua dagoen emisora librea hiru hamarkadetako historia ospatzen ari da azken asteotan. Orain, musika jarri diote urteurrenari.
Aurten, Bergarako
Txapa Irratiak 30 urte bete ditu. Hori dela eta, ekitaldi
ugari egiten ari dira eta egiten segituko dute (jende aurreko 30 orduko irrati
maratoia, kontzertuak, herri bazkaria hurrengo larunbatean, etab.).
Bada, halako ospakizun batek merezi duen bezala, urteurrenari musika jarri diote orain.
Fiachras taldea arduratu da zeregin horretaz. Txapako lagunek hitzetan eskua sartu dute eta grabazioa
I