entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2006-10-07

EZINEAN hardcore koilarakadak

Ezinean Ezinean
Lotura erlazionatuak
Agian hardcore melodikoak ez ditu bere garairik onenak bizi, baina bost axola talde bati baldin eta gustukoen duen estiloa jotzen ari bada; are, diskoetxe batek harengan begiak pausatu eta lehen diskoa argitaratzen badio. Hori da Azpeitiko Ezinean talde gazteari gertatu zaiona. Bonberenean Txap-ekin grabatua, hilabete batzuk izan dituzte jada berau aurkezteko Euskal Herrian barrena.
Zein da taldekideen bataz besteko adina?

Oier (gitarra) 24, Iban (baxua) 24, Oihan (gitarra) 24, Oihan (bateria) 22. Hortaz, 23 bat esan genezake.

Maiatzean eman zenuten argitara diskoa. Zer nolako balorazioa egin duzue orain arteko ibilbideaz?

Ibilbidea oraingoz motza izan da, baina kritika oso onak ari gara jasotzen, kontzertuak ere lehen baino askoz gehiago jotzen ditugu eta kontzertuetan nabari da jendeak kantak gustuko dituela; beraz balorazio ona egiten dugu eta ea horrela jarraitzen duen.

Maketa argitaratu gabe eta kontzertu batzuk eginak zenituztela, Gor zigiluak diskoa argitaratzeko proposatu zizueten. Nola hartu zenuten berria?

Hasieran sorpresa handia izan zen, eta orain, denbora aurrera doan heinean sorpresa handituz doa. Egia esateko, berria eman zigutenean diskoetxeen gainean gutxi genekien. Ez genekien nolakoak ziren diskoetxe batekin hasteko pausoak, ez kontratu, ezta diskoetxeen egoera ere; orain aldiz, asuntoan pixka bat sartu garenez, nolabait ikusi dugu nola funtzionatzen duen, eta orain ari gara konturatzen eduki dugun zorteaz.

Hardcore melodikoa egiten duzue. Haatik, behar bada urrezko garaiak iragan dira. Nola ikusten duzue egungo panorama estilo honi dagokionez?

Dudarik gabe, 90. hamarkada izan zen hardcore melodikoaren urrezko garaia. Zaila da garai hartan kaleratutako diskoen maila mantentzea, zaila ez, ezinezkoa. Estilo bakoitzak bere punta puntako garaia izaten du, taldeek bezala, hortik atzera monotoniarantz bideratzen da estiloa, baina horrek ez du esan nahi talde onik edo orijinalik ezin dela irten oraindik. Talde berrien esku dago dena.

Ze talde entzuten dituzue?

NOFX, Lagwagon, Bad Religion, Millencolin, No use for a name, 88 fingers louie, Bigwig, RKL, Propagandhi, Randy, Rise Against, Strung out, Good Riddance, Descendents, Consumed, Minor Threat, Satanic Surfers, Undeclinable... Gehiago nahi?

Definitu hitz gutxitan zuei zuen diskoak transmititzen, esaten, sentiarazten dizuena
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.