entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2016-06-05

Victor de Diego (jazz musikaria eta saxo-jolea)

Victor de Diego Trio. Victor de Diego Trio.
Lotura erlazionatuak
Duela 30 urte hartu zuen Bartzelonarako bidea Victor de Diego jazz saxo-jole bilbotarrak. Bertan garatu du bere musika sorkuntza, baina ahal duen guztietan Bilbora itzultzen da, jaioterrira. Bittor (Quadrant Records) da bere 7. lan luzea, Jordi Gaspar (kontrabaxua) eta Gonzalo del Val (bateria) musikari kataluniarrekin osatzen duten hirukotearen bigarrena. Victorrek eman dizkigu zehaztasunak.


Zure ibilbideko 7. lana dugu Bittor, eta bigarrena Victor de Diego Hirukotea osatzen duzuen De Diego/Gaspar/Del Val musikariekin. Nolakoa izan da disko berri honen sortze prozesua?
Talde honekin, musikari berdinekin elkarrekin jotzen aritu gara 2013tik eta urte bat jotzen pasatu eta gero, argitaratu genuen lehenengo diskoa: Tribute. Oso gustura egin genuen diskoa eta kontzertu ugari egin genituen. Urte bi edo pasatu eta gero, ia derrigorrezkoa zen errepertorioa pixka bat berriztatzea eta hala egin genuen. Hori islatu dugu disko berri honetan. Prozesu normala, esan dezakegu. Azken kontzertuetan kantu berri horiek jotzen aritu gara eta, azkenean, estudioan sartu ginen abesti guztiak grabatzera.

Musika jotzeko dudan filosofian ez da hain garrantzitsua zer jo, zelan jo baizik

Tribute, aurreko diskoarekin biratzen egon zarete han eta hemen. Hirukotearen eta zure ibilbidearen egonkortasunaren seinale da disko berri hau?
Bai, nire aurreko diskoetan ez zen hala gertatzen, talde horiek bi edo hiru urte baino ez zuten irauten, baina hirukote honekin lortu dugu egonkortasun hori eta, gustura gaudenez, lan egin dugu hala izan dadin. Bigarren disko hau, jakina, seinale ona da, egonkortasuna lortu dugulako, soinu berezi bat lortu dugulako. Hori oso garrantzitsua da, taldea hazi eta heldutasuna lortzeko. Hori kontzertu eta bira ugari ematen lortzen da, eta gaur egun ez da erreza talde batek hainbeste kontzertu ematea eta musikari guztiak mantentzea urtetan zehar.

Hirukoteak sortutako piezak, zuk zeuk sortutakoak eta jazz standarren interpretazioak tartekatzen dira Bittor diskoan. Hala ere, erabat koherentea da, piezen arteko jausirik ez dago.
Bai, musika jotzeko dudan filosofian ez da hain garrantzitsua zer jo, zelan jo baizik, hau da, abestiaren aukera ez da egiten begiratuz zelakoan diren kanta horiek, baizik zer egin dezakegun kanta horiekin, zelan buelta eman, zein kolore desberdinak lortu, zein erritmo desberdinekin jotzea
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.