entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-02-20

Xaiko taldearen 'Paila' izenburuko 25 EP ditugu zuen artean banatzeko

"Ze kolorekoa du ilea Xaiko taldeko abeslariak?" galderari erantzun edo gure asteroko buletin elektronikoan izena eman

Parte hartu!!! Parte hartu!!!
Martxoan Xaiko eta Boikot taldeek Euskal Herrian hiru kontzertu eskainiko dituztela probestuta, 'Paila' diskoa irabazteko aukera eskaini nahi dizuegu. Parte hartu!

Paila disko txikiak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo maitatu eta herrikoien hiru abesti ospetsuen bertsioak jasotzen ditu triki-punk-jai estilora ekarrita: Belekoi anderea, Unblenble! eta Abordatzera!
Bada, 25 EP ditugu zuen artean banatzeko Baga-Biga diskoetxearen adeitasunez!!! Ez galdu aukera eta parte hartu!


NOLA PARTE HARTU
  • Galdera honi erantzun: Ze kolorekoa du ilea Xaiko taldeko abeslariak?   - Bidali erantzuna entzun@entzun.com helbidera. (Zer kolorekoa den ez badakizu, asmatu erantzuna ;-)
           edo
  • Gure buletin elektronikoan izena eman (www.entzun.eus orrian, eskuineko zutabeko kutxatxoan zure maila sartuz).
  • Lehendabiziko erantzunei zein buletin elektronikoan izena ematen dutenei oparituko diegu Paila EPa.
  • Irabazleei etxeko helbidea eskatuko diegu diskoa (doan) bidali ahal izateko.



  • Xaiko eta Boikot taldeen bira Euskal Herrian
 
* Martxoak 19: Jimmy Jazz (Gasteiz), 20:30etan ::: 12 euro
* Martxoak 20: Doka (Donostia), 20:00etan ::: 12 euro
* Martxoak 21, Stage Live (Bilbo), 21:00etan ::: 12 euro


BOIKOT
Boikot taldeak (Madril, 1987) hamairu disko argitaratu ditu (asko eurek autoekoiztutakoak dira) eta baita bestelako materiala ere (DVD, bildumak, beste taldeekin osatutako diskoak...). Estiloari dagokionez, rocka lantzen dute punk, ska eta metal ukituekin. Euskal Herriarekin harreman handia izan dute sarri.

XAIKO

Xaiko (Zegama, Agurain, Gasteiz..., 2014) hainbat musika taldetako musikari ezagunek sortu zuten, hala nola, Kaotiko, Obrint Pas, Stupenda Jones, Betagarri
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.