entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Ion Etxebarria 2015-02-09

Kodigo Norte taldeak lan berria kaleratu du bere 10. urteurrenean

'Eutsi' da gasteiztarren 5. diskoa

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
10 urteurrena ospatzeko, lan berri honetan ere, Dj Loro arduratu da batik bat doinuez, eta Sok zein Markes Iraizoz ahotsez


Gasteizko Kodigo Norte taldeak 10 urte beti berri ditu sortu zenetik, eta orduz geroztik bost disko kaleratu ditu. Eutsi lan berri honetan, 15 kantu jaso dituzte, non musikari ezberdinen laguntza izan duten. Tartean, Green Valley reggae eta dancehall talde ezaguneko kidea, Gorka Suaia abeslaria eta Leo, Dj Lororekin batera ibiltzen den artista uruguayarra. Gainera, One Love/One Shot diskoan parte hartu zuen Kallen ekoizleak ere bere ekarpena egin du, riddim eder bat ekoitziz.
Dj Loro taldekidea arduratu da nahasketa eta masterizazio lanez eta Carlos Canovasek diskoaren diseinua burutu du. Autoekoitzia izan den lan berri honetan, hip hop eta reggae doinuek nagusi izaten jarraitzen dute.

Eutsi
euskarri fisikoan eskuratzeko aukera dago eta taldearen webgunetik doako deskarga bidez ere gozatu dezakegu.  

  • ZABALZAZU MEZUA - Green Valley + Kodigo Norte bideo berria:


Kodigo Norte taldearen diskografia:
2006 Kodigo Norte
2007 Iceberg E.P
2010 One Love / One Shot
2011 Sutan Blai
2015 Eutsi
bidali zure berria Bidali zure berria
DISKO BERRIAREN AURKEZPENA

Martxoaren 28an aukreztuko du Kodigo Nortek Eutsi disko berria, non eta etxean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, hain zuen ere. Fox arituko da lehenik, Autoestima izeneko lana aurkezten eta kontzertuaren ondotik, DJ Loro & DJ Funi ariko dira. Emanaldia gaueko 21:00etan hasiko da.

  • Sarrerak: 8 euro, aurrez / 10 euro, bertan
  • Non erosi: Hor dago!, VSD, www.kulturalive.com, Zurrupa, DNA bulego komertziala. Lehen 100 sarrera 5 eurotan kulturalive bidez, komisio gasturik gabe.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.