entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-07-04

Jazz doinuak Gasteizen

Izen handiko jazz Jaialdiaz gain, zazpigarren urtez jarraian Jazzaharrean burutzen ari da hiriaren alde zaharreko zenbait txokotan

Gasteizko Jazz Jaialdiaren afixa. Gasteizko Jazz Jaialdiaren afixa.
36 urte bete dituen jaialdi ofiziala uztailaren 16tik 21era ospatuko da. Jazzaharrean atzo hasi eta hilaren 10a bitartean iraungo du



Azkena Rock jaialdia pasa da eta krisiak krisi zein udako beroak bero, Gasteizen bestelako doinuak nagusituko dira hurrengo asteetan: jazza, soula, swinga, bluesa, funka eta antzerakoak. Uztaila jazzaren sinonimo baita Gasteizen azken urteetan.

Jazzaldia bere 36. urtemugara iritsi da eta Gasteizko Udalak kulturan egin dituen murrizketak ez dituzte nabarituko. Horrela, kartel oparoa osatu dute eta besteak beste, Esperanza Spalding kontrabaxu jole gaztea eta bere Radio Music Society ikusteko aukera izango da Gilberto Gil brasildarrarekin batera; soul koordenadetan primeran murgiltzen den Soul Rebels taldearen fusioa edota Pat Metheny gitarra jotzailea. Eta ezin ahaztu Sonny Rollings saxo jole handia (Lisa Simpons txikiaren musikari fidelenetakoa da, ez da gutxi beraz). 

Sarrera guztiak 10 eta 40 euroren arteko mugan daude eta Azkena Rock jaialdiarekin gertatu bezala, hiriko zenbait taberna eta txokotan, zuzeneko doako emanaldiak ere egongo dira. 

JAZZAHARREAN

Baina aurrez, atzo hasi eta uztailaren 3ra bitartean, Gasteizko Alde Zaharra eta inguruak musikaz beteko dira Jazzaharrean jaialdiari esker. Bederatzi txoko, 20 talde, 10 egun eta bi kontzertu egunero. 2004an jaio zen Alde Zaharreko jazz jaialdi hau pixkanaka eta xumeki hazi da eta egun bederatzi dira eskaintzen dituen agertokiak, tartean Santa Maria Katedrala eta Aiotz Plaza. Parte hartuko duten taldeen artean, aipatzekoak dira Travelling Brothers, Basics, El sindrome de Stendhal edota Groovin affair. Eta nola ez, Ray Collins Hot ClubMambo Jambo germaniarrek eta Bartzelonako k uztailaren 13an agur ekitaldi gisa eskainiko duten festa.


 

Informazio gehiago:

- http://www.jazzvitoria.com/eu/index
- http://jazzaharrean.wordpress.com/
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.