entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-04-02

FERMIN MUGURUZAK ZUZENDUTAKO DOKUMENTALAK EMITITZEN HASIKO DA AL JAZEERA

Argazkia: nextmusicstation.com Argazkia: nextmusicstation.com

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Al Jazeera Documentary Channel katea datorren astetik aurrera hasiko da emititzen herrialde arabiarren musikari buruz Fermin Muguruzak zuzendutako seriea. Musikariak eta dokumentalistak berriki azaldu duenez, egun hauetan zonaldea astintzen ari diren matxinadak hobeto ulertzeko balio du baita ere dokumental sorta honek.

Next Music Station (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Fermin Muguruzak eta bere taldeak 2010. urtean zehar bederatzi herrialdetatik barrena eginiko bidaiaren emaitza da. 80 musikarirekin izandako topaketa 11 dokumentaletan islatzen da:

* Egipto I: Kairo
* Egipto II: Nilo River
* Maroko I
* Maroko II: Casablanca
* Libano I
* Libano II: Beirut
* Tunisia
* Siria
* Kuwait
* Bahrein
* Yemen
* Sudan

Al Jazeeraren dokumentalen katean, Al Jazeera Documentary Channel, martxoaren 10etik aurrera hasiko dira emititzen seriea arabieraz. Apiriletik aurrera, berriz, Al Jazeerak ingelesez duen Al Jazeera English katean emango dituzte.

Muguruzak berriki azaldu duen bezala, Next Music Station serieko dokumentalek, herrialde arabiar horiek beraien musika eta musikarien bidez ezagutzeaz gain, egun hauetan zonaldea astintzen ari diren matxinadak hobeto ulertzeko balio dute ere.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.