entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-07-18

FERMIN MUGURUZAK FUJI ROCK-EN JOKO DU HIRUGARRENEZ

Joan den apirilean Fermin Muguruzak Afro Basque Fire Brigade bandarekin abiatu zuen bira Japoniara heldu da. Bertan, bi kontzertu ematekoa da: uztaialren 27an Tokyoko Eggman-Shibuya Clubean eta uztailaren 29an Fuji Rock Festibalean.
Uztailaren 27an Tokyoko Eggman-Shibuya Clubean izango da emanaldia. Bertan Euskal Herria Jamaika Clash diskoaren bertako argitalpenaren diskoetxeak Treasure Bottle jai berezia antolatu du diskoa aurkezteko. Muguruzarekin batera, japoniako The Zoot 16, Riddimates eta Caribean Dandy DJ Set, izango dira kontzertuan.

Uztailaren 29an, Fuji Rock Festibalean izanen da aurkezpena. Hirugarren aldia izango da Fermin Muguruza gonbidatzen dutela mundu osoan prestigio handia duen Festibal honetara, baina estreinakoz, oholtza nagusian, eszenatoki berdinean, Beastie Boys, The Chemical Brothers, Happy Mondays edo The Cure taldeekin batera arituz.

Japoniatik bueltan, biraren azken txanpa hasiko da, Europako festibal garrantzitsu batzuk bisitatuko dituzte, hala nola Amsterdameko Propaganda Dance Night festibala, Belgikako Esperanzah Festibala edo Belfasteko Feile Festival.

TALKA tour izeneko biraren azken kontzertua ordea, Donostian izango da abuztuaren 16an.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.