entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-07-02

Fermin Muguruza Kontrakantxaren

Datorren abuztuarern 31n da hitzordua eta Zuloak, Anai Arrebak eta Bad Sound System ariko dira irundarrarekin batera

Fermin Muguruza. Argazkia: bonberenea.com-etik hartuta. Fermin Muguruza. Argazkia: bonberenea.com-etik hartuta.
Lotura erlazionatuak
Tolosan Bonberenea gaztetxeak urtero antolatzen duen jaialdiaren berezitasunetako bat Fermin Muguruza eta Kontrakantxa egiten ari diren bira luzearen amaiera izango da. No More Tour izenpean, alde batetik bestera ibili dira azken hilabeteotan musikari irundarra eta enparauak. Bada, abuztuaren azken egunean akabera emango diote esperientzia aberasgarriz beteriko tour honi.


Datorren abuztuarern 31 egun berezia izango da Tolosako gaztetxearentzat, Bonberenea Sutan jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko delako. Zuloak, Anai Arrebak eta Bad Sound System taldeek osatuko dute kartela. Kontzertuen ondotik,  Ziribulio Sound ariko da etxe barruan.
  • Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da eta ateak 19:00tan irekiko dira. Bonbereneako jendeak argi dauka: "Izan piromano eta zabaldu sua!"


bidali zure berria Bidali zure berria
Jaialdiaren filosofia

Bonberenea sutan jaialdia urte guzti hauetan kontzertuetan eta musika ekintza ezberdinetan aritu den pertsona eta talde-sareak antolatu duen ospakizun bat da.
Honetaz gain, Bonberenea sutan Bonberenearen proiektu kolektiboa bermatuko duen ekinaldi berriaren hasiera izango da. Bonberenearen egoitzaren birkokapenak bultzaturik, ekinaldi honek bonberenea zentzu guztietan berokupatzea ekarriko du. Funtzionamenduan bide berriak irekiko dira, esperientzia berriak bultzatu, Tolosako taldeekin harremanak indartu

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.