Fermin eta Rita Marley
Irungo musikaria Kingstonen dago berak hainbeste desiratutako disko berria grabatzen. Abentura berri honetan Jon Elizalde eta Xabi Solano musikariak ditu bidaide, eta baita Xabi Pery teknikari eta ekoizlea ere. Bi abestitan, Rita Marley, Marci Griffiths eta Judy Mowat abeslarien parte hartzea izan dute!!! Udaberrian emanen da argitara lan berri hau.
Aipatu lau musikarien artean 2005ean landutako kantuak grabatzen ari dira egunotan Kinstongo Tuff Gong International estudioetan.
Grabaketan hainbat musikari aipagarrik parte hartu dute: Wayne Clarck (bateria: Steel Pulse, Shaggy), Daniel Axe Man (baxua: Black Uhuru, Wayne Armond (gitarra: Jimmy Cliff), Franklin Bubbler Thompson (teklatuak: Black Uhuru), Uzzuahh Sticky Thompson (perkusioak: Sly@amp; Robbie), Dean Frasier (saxofoia: Rita Marley, Luciano), David Madden (tronpeta: Skatalites), Leba Hibberts (Toots&The Maytals)...
Bestetik, Errol Brown soinu teknikariarekin lan egin dute eta ekoizle moduan Clive Hunt izan dute lagun.
Uneotan, nahasketa eta masterizazio lanetan dira Shaggy-ren Big Yard estudioetan.