entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-26

Ezinean taldeak 'Berriz' izenburuko diskoa argitaratu du

Azpeitiarrek zuzenean aurkeztuko dute datozen hilabeteetan

Berriz diskoaren azala. Berriz diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ia lau urtez zuzenean jo jabe egon ondoren, jatorrizko laukotea itzuli da azeleragailua zanpatzeari utzi gabe


2009. urteko Bilboko aste nagusiko kontzertuarekin Ezinean taldeak bigarren diskoari zegokion kontzertu sorta bukatutzat eman zuen. Entsaiatzeari nahiz kanta berriak sortzeari sekula utzi ez arren, bizitzako zenbait gorabeherak eraginda, kontzerturik eman gabe nahiz diskorik kaleratu gabe egon dira ia lau urtetan.
2013. urtean eszenatokietara bueltatu ziren, lehen diskoko partaide berdinekin.

Dozena erdi bat kontzertu eman ondoren, 2014. urtean Ezinean taldeak bere hirugarren diskoa argitaratu du (martxoaren 20an ikusi zuen argia). Hardcore erritmo azkarrak ardatz hartuta itzuli da laukotea, oraingo honetan Berriz izenburupeko diskoa besapean (Oihuka).



HURRENGO KONTZERTUAK:
2014-04-04 - Berriz (Bizkaia), Gaztetxea.
2014-04-12 - Zumarraga (Gipuzkoa), Gaztetxea.
2014-04-19 - Santurtzi (Bizkaia), La Kelo Gaztetxea.
2014-04-25 - Lizarra (Nafarroa), Katxetas taberna.
2014-05-02 - Donostia (Gipuzkoa), Bukowski.
2014-05-10 - Olazti (Nafarroa), Gaztetxea.
2014-05-23 - Getaria (Gipuzkoa), Gaztetxea.
2014-05-24 - Anoeta (Gipuzkoa), Gaztetxea.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.