Monkey Week-en Euskadiko Soinuak izeneko programa egongo da.
Hitzordua astebu honetan da, Puerto de santa Marian (Cadiz)
Estatu espainiarrean musika independentearen inguruan egiten diren hitzorduen artean, interesgarrienetako bat da
Monkey Week izeneko hau. Seigarren edizioa urriaren 10etik azaroaren 12ra egingo da Puerto de Santa Marian (Cadiz).
Aurreko urteetan bezala,
Euskadiko Soinuak bertan izango da,
aurten
Black Izar,
Gaua Produkzioak eta
Jangura Produkzioak enpresekin batera, euskal musika babestu eta zabaltzeko. Hala,
Cabezafuego,
Gose eta
Herri Oihua taldeek zuzeneko emanaldiak egingo dituzte.
Gainera, musikagintzaren alor profesionala jorratzen duen Monkey Week agertokiaren seigarren edizio honetan, Euskadiko Soinuak (Euskal Musika sektoreak eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburuordetzak lagundutako programa da)
stand batekin parte hartuko du bertaratzen diren Euskal Herriko enpresek eta elkarteek munduko beste profesionalekin elkartruke zuzenak ahalbidetzeko aukera emanez. Era berean, euskal musika eta sektoreko enpresak ezagutzera emateko promozio-materiala ere banatuko dute bertan.
Zuzenean arituko diren taldeei buruz, lerro gutxi batzuk:
CABEZAFUEGO Urriak 10, ostirala- Bodega Osborne, 14.30etan.
Urriak 11, larunbata- Sala Rodeo, 19.30etan.I