Pelikularen afixa.
Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzenduriko Checkpoint Rock-Canciones desde Palestina, Palestinako musikaren inguruko film dokumentalaren estreinaldiarekin batera (apirilaren 30ean aurkeztuko da Donostian), haren soinu banda jasotzen duen diskoa argitaratuko dute.
PELIKULAREN ESTREINALDIA:
- Apirilaren 30ean Giza eskubideen VII. Zinemaldiaren amaieran
- Maiatzaren 2an Documenta Madrid, zinema dokumentalaren inguruko Festibalean Madrileko Matadero Kulturgunean
- Maiatzaren 8an Saharako errefuxiatuen guneetan, VI Fisahara, Saharan burutzen den nazioarteko zinemaldiaren egitarauaren barruan.
KANTUAK ETA MUSIKARIAK
Soinu bandak 18 kantu ditu eta bertan azaltzen diren taldeak hauek dira:
DAM, Palestinako lehenengo rap taldea arabieraz kantatzen, Amal Murkus, musika tradizionaleko emakumezko ahotsarik ezagunenetakoa, Safaa Arapiyat, emakumea ere bai baina hip hop-a jorratzen, Khalas rock banda bakarrenetakoa, musika tradizionala lantzen duen Walla