entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-09-11

Bonberenea Sutan jaialdiaren III. edizioa HEMEN DA!

Irailaren 15ean burutuko dute Tolosan

Bi urtetan behin egiten den ekitaldi honi jarraipena emango zaio hirugarren aldiz, eta talde berri eta indartsuak izango dira Bonbereneako futbol zelaian: Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers

Bost taldek osatuko dute beraz, aurtengo Bonberenea Sutan jaialdiaren kartela. Beti bezala, etxeko taldeek leku nagusia dute jaialdi honetan, kanpotik etorritako taldeak falta ez badira ere, Andaluzioako G.A.S. Drummers kasu. Gainontzekoak, aski ezagunak ditugu: Berri Txarrak kartelburuek euren indarra eta doitasuna erakutsiko dute; Matxurak muturrera eramanen du soinua, Gosek trikiari su emanen dio eta Glaukomak doinu jamaikarrak jarriko ditu. Ah, eta ez ditzagun andaluziarrak ahaztu. Jerez de la Froteratik datoz G.A.S. Drummers eta punk, rock eta indiearen arteko zerbait egiten dute.  


Ateak: 19:00etan.  Jaialdiaren hasiera: 20:30etan. Sarrerak: 15 euro.  Sarreren salmenta internet bidez izango da abuztuaren 1etik aurrera helbide honetan: sarrerak@bonberenea.com

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.