entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-08-07

ASTHMATIC LION SOUND SYSTEMA, FERMIN MUGURUZAREN DISKO BERRIA URRIAN

Asthmatic Lion. Asthmatic Lion.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Fermin Muguruzaren disko berriak urriaren 31n ikusiko du argia. Asthmatic Lion Sound Systema izenburupean, munduko zenbait hiritan eginiko grabazioak jasoko ditu, eta musikari eta abeslari ezberdinen parte hartzea izango dira bertan. Lehen singlea berriz, urriaren 1ean jarriko da entzungai.

Fermin Muguruzaren disko berria, urriaren 31n kaleratuko da. Fermin Muguruzak berak azaldu ditu berriki disko berriaren nondik norakoak bere web orriko azken komunikazioan:

Duela ia hamar urte Brigadistak Sound System diskoa argitaratu zela, disko berri honek brigadisten ildo eta jarrera parekoa jarraitu du. Munduan zehar eginiko grabaketak jasotzen dira: Irun, Berlin, New York, Tokyo, Kingston, Dublin, Jerusalem, Paris, Madril, Kuala Lumpur, Niamey, Quito, Bartzelona, Mosku, Toulouse eta Erroma hirietan harturiko soinuak. Eta sound system global baten antzera, musikari askoren parte hartzea nabarmentzen da diskoan.


Hala, izen zerrenda amaigabeak parte hartu du disko honetan. Aniztasuna ez da falta ikusiko duzuen bezala:

Dave Hillyard (The Slackers)
Stephanie Wallace
Franklin Bubbler Waul
Ophelia
BAD Sound System
Dana Leong
Kaori
Rub-a-DUB Market
Bajka
Al Rumjen (Asian Dub Foundation)
DAM
Guive
Minsa (Desechos)
Rossy de Palma
Maria de Medeiros
Manu Chao
Marina (Ojos de Brujo)
Gambeat
Mouss et Hakim
Yacine Belahcene
Rude
Miriam Matahary
Leire Etxeandia
David Bourguignon
Arecio Smith
Alex Hohmann
Remi Sanchez
Gerard Casajus
Madjid Fahem
Sorkun
Oskar Benas
Alfonso Arias Papuchi
Jon Elizalde
Igor Ruiz Fino
Aritz Lonbide Lonbi
Hedoi Etxarte
Txap
Victor Navarrete
Andres Belmonte
Eva Reina
Comandante X
Nerea Olaxa
Pedro Erazo (Gogol Bordello)
Ekaterina Samsonkina
Nesta
Xabi Solano
Xabi Pery
Mikel Abrego
Joseba Ponce
DZ

Bidai liburuen antzeko bidai disko honetan Muguruzak, berriro ere, Angel G. Katarain injeniari teknikoa izan du ondoan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.