Bederatzi urte dira laukoteak 'Terapia' aurreko lana atera zuela
Otsailaren 4an plazaratuko du azkenik Zarauzko Anestesia taldeak Zirkulutik Espiralera (Bonberenea Ekintzak) disko berria. Grabazioa Fidelenea estudioan egin dute taldeko Mikel Kazalis gitarra jotzaile eta teknikariaren kontrolpean.
Bederatzi urte dira laukoteak Terapia aurreko lana atera zuela.
Ordutik, etenaldi hainbat izan dituzte, bestelako musika proposamenei
tarte egiteko. Hala nola, Matxura eta The Brutal Band. Iaz, kontzertu
batzuk eskaini ondoren, lan berri bat grabatzea erabaki zuten.
Dagoeneko bi abesti aurreratu dituzte sarean:
* Amets fabrika:
* Zaborra gara:
Diskoa aurkezteko kontzertu bira era antolatu du thrashcore bandak. Horrela, Mikel, Ibon, Beloki eta Txarly zuzenean ikusiko ditugu berriz ere. Hona hemen agenda: