1993 – 2018. Aurten Anestesiaren lehen LPak, "Gorrotoaren Ahotsa"-k, 25 urte betetzen ditu. 1988an sortu zen taldea, eta 5 urte geroago lehen disko luzea kaleratu zuten. Eta horregatik Anestesia taldeak 30 urte betetzearekin batera, bere historian mugarri izan den disko horrek 25 betetzen dituela ere ospatu nahi du.
"Eta horretarako zerbait berezia prestatu dugu: "Gorrotoaren Ahotsa" diskoaren berrargitalpen berezi bat , binilo formatoan, remasterizatuta, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Eta hau guztiz ospatzeko, mini-bira bat egingo dugu, 5-6 kontzertu Euskal Herriko zenbait tokitan" adierazi du sare sozialen bitartez Zarauzko laukoteak.
Kontzertu bereziak hauek ere, disko hartako kantuak joko dituztela aipatu dute, eta hemen dugu kontzertu biraren berri:
irailak 15, Bilboko Kafe Antzokia (+ Dama).
urriak 20, Gasteizko Gaztetxea
azaroak 3, Donostiako Doka aretoa (+ Hilotz).
abenduak 1, Iruñeko Errotxapeako gaztetxea
abenduak 8, Durangoko Plateruena kafe antzokia
2019ko urtarrilak 19, Miarritzeko Atabal aretoa