Mikel Kazalis, Nil, Ibon eta Belokik eginiko musika matramuilu baten antzerakoa da, geldoa batzuetan, azkarra besteetan, baina beti trash indartsua eta astuna. Soinu krudel, garratz eta oldarkorrak, trhash-aren indarra; testuetan berriz gordina, Anestesiak basurde zaurituaren gorrotoaz erasotzen du. Terapia diskoaren ondotik 9 urte egon dira disko berririk atera gabe. Zirkulutik Espiralera izango da beraien seigarren lana (2015eko otsailean ikusiko du argia). Mikel, Ibon, Beloki eta Txarly ditugu egungo Anestesia.
Partaideak- beloki (bateria)
- ibon (ahotsa)
- mikel kazalis (gitarrak eta ahotsak)
- nil (baxua)
Diskografia- Zirkulutik Espiralera (2015)
- Terapia (2006)
- Ultra-komunikatzen (2000)
- Gu (1997)
- Erantzun (1995)
- Gorrotoaren ahotsa (1993)