entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-01-20

AMA taldeak 'Nada dos veces' izenburuko laugarren diskoa argitaratu du

Hamar kantu bildu dituzte, Donostiako labela duen pop soinupean

Disko berriaren azala. Disko berriaren azala.

Jabalina zigilura itzuli dira berau argitaratzeko


Hamar kantu bildu dituzte Borja eta Javier Sanchezek (gitarrak, teklatuak, ahotsak), Andoni Etxebestek (bateria) eta Yon Vidaurrek (gitarrak, teklatuak eta programazioak). Pop zintzoa, gazteleraz kantatua, gardena, askotarikoa eta, ezbairik gabe, Donostiako pop soinu tradizioari (are, kadentziari ere) fidela dena. Eta hitzetan, halako ukitu malenkoniatsua aurkituko du entzuleak.


LP eta CD formatuetan argitaratu dute diskoa Jabalina etxearen bidez (2001ean pop zigilu espainiarrarekin argitaratu zuten euren lehen diskoa, eta orain bertara itzuli dira).
Ekoizpena berriz, Yon Vidaurrek egin du Muir estudioan.





  • Verdadero o falso kantuaren bideoa Roar!-eko jendeak egin du:

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.