entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Mikel Lizarralde 2005-08-07

SINGLE Le Mansen ondoren

Single Single
Lotura erlazionatuak
Le Mans taldeko kide izan zen Teresa Iturrioz, Ibon Errazkinen doinuei hitza jartzen zien baxu jotzailea. Orain, Donostiako boskoteak agur esan zuenetik ia zazpi urte pasatu direnean, Iturrioz Single proiektu berriarekin itzuli da, eta Errazkinek lagunduta Honey hiru kantuko disko laburra kaleratu du.
Horrenbeste denbora musikatik kanpo egon ondoren, orain itzuli eta abestera ausartu zara. Erronka zaila izan da?

Inoiz ez nuen pentsatu abestera ausartuko nintzela, eta egia esan, beti gustatu zaidan arren, azkenean arrazoi praktikoengatik egin dut. Ibonek eta biok Jone Gabarainek kantatzeko genituen abesti batzuk idatziak, baina ez zen animatu. Ondorioz, nik heldu diot erronkari, eta oso pozik nago, asko gustatzen zaidalako estudio batean abestea, ahotsak bikoiztea, koru batzuk egin eta hori guztia.

Zaila egin zitzaizun Le Mansi agur esatea?

Ez zen batere zaila izan! Egin nahi genuena duintasunez egina genuen, eta polita iruditu zitzaigun Le Mans 90eko hamarkadako talde gisa uztea, lau LP eta lau singlerekin amaitzea. Ez zen agur tristea izan; gainera, beti utzi genuen etorkizunean elkarrekin lan egiteko atea irekita. Taldeak desegitea ez da tristea edo txarra, osasungarria baizik. Pena da gehiagotan ez gertatzea.

Zergatik estreinatu zara disko txiki batekin?
Hiru arrazoi nagusi egon dira. Alde batetik, singleak gustatzen zaizkit, bai objektu bezala, bai hiru kantu besterik ez sartzean betelanik ez dutelako izaten. Bestetik, kantu ezberdinak izanik, oso ondo egokitzen dira formatura. Azkenik, disko luze batek lan eta denbora handia eskatzen du, eta ondo dago poliki-poliki joatea.

Baduzu LP bat egiteko kantu nahikorik?

Ia ia. Ideiak hor daude eta kantu batzuk ere ia osatuta daude. Uste dut 2006rako egin dezakedala disko bat, baina oraingoz hiru kantuko beste single bat kaleratuko dut uda ondoren. Dagoeneko grabatua dago eta itxura polita du.

Diskoan Le Mansen aztarnak antzematen dira, baina baita haratago joateko gogoa ere.

Harremana agerikoa da, baina Singleren ideia ezberdina da. Le Mansen diskoak kontzeptualagoak ziren, eta Singlerekin lan askeagoak egin nahi ditut. Beharbada denborarekin aurreiritziak desagertzen dira, eta nahi duzuna egin dezakezu.

Eta zer entzuten duzu orain?

Musikologoa Ibon da. Dena dela, gaur egungo musikari dagokionez, dancehall-a gustatzen zait eta baita Tweet ere. Gaur egun gehien gustatzen zaidan kantaria da, nahiz eta bere aurreko diskoa gehiago atsegin dudan. Askotan jartzen dut Wanda Robinsonen Black ivory diskoa, txundigarria benetan, eta Jacki-O-rena ere bai. Hello Cuca, Solex, Astrud eta Parade ere entzuten ditut eta estiloei dagokienez, countrya, rockabillya, Chicagoko soula eta musika beltza orokorrean. Eta gero, betikoak entzuten ditut: Carole King, Judee Sill, Phil Ochs
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.