entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Aritz Sound System 2003-02-05

FERMIN MUGURUZA MEETS BRISTOL pausoz pauso... elkar ezagutu arte

Irun meets Bristol meets  Irun Irun meets Bristol meets Irun

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Irunek Bristol ezagutu du. Metak-ek Kebele Kultur Project-a ezagutu du. Ferminek Martin ezagutu du eta reggae-ak, dub-ak eta drum&bass-ak euskara ezagutu dute. Nik denak ezagutu nahi ditut, eta zuk? Ongi etorria elkar ezagutu nahi dutenen lurraldera; ongi etorria elkartasunaren, komunikazioaren eta aniztasunaren lurraldera.
Martin Mantxo bederatzi urte daramatza fuck Ingland-en eta Irun eta Bristolen arteko zubi lanak egin ditu. Bristol hiri atsegina da itxuraz. Berdegune eta etxe historikoen artean gune gatazkatsuak ezkutatzen ditu, housing state izenpean babes ofizialeko auzoak daude eta bertan gizarteko sektore baztertuenak bizi dira: Southmead, Knowle West, Hartcliff eta Innercity bezala ezagunak direnak, etnia desberdinetako jendea jasotzen dituzte: Saint Pauls (beltzak eta Karibetik iritsitakoak) eta Easton (asiarrak, karibetarrak eta afrikarrak). Kultur desberdinetako biztanleak izateak hiriari izaera berezia ematen dio eta izaera honek Bristol hiria ezaguna egin duen musikaren sustraietan dago. Bristolen asko dira sistema kapitalistaren ondorioz eragindako arazo sozial eta politikoak; besteak beste, etxebizitza espekulazioa, pasibotasun politikoa eta droga. Kebele Kulture Project izen-pean gune propioa izatea lortu dugu eta bertatik elkartasun ekintza ugari bultzatu dira: Afganistan eta Irak-eko guden aurka, Zapatistekin eta Palestinar herriarekin elkartasuna, mugimendu okupa, feminista, drogen legalizazioaren aldekoa, Irlandar presoekin elkartasuna... Eta hemendik Euskal Herriak bizi duen egoera zabaltzen saiatzen gara Euskalinfo-ren bidez (www.euskalinfo.com).

BRISTOL SOINUA

90. hamarkada hasieran Massive Attack, Portishead eta Tricky bezalako musikarien arrakasta komertzialari esker, Bristol Soinua bezala ezagututakoa Ingalaterrako mugak apurtu eta Europa osora zabaltzen da. Musika adituek Trip-Hop izena jarriko zioten. Soinu honen ezaugarrien artean sortzen duen giro iluna dago, malenkoniatsua oso eta hip-hop eta dub musiken eragin handikoa. Baina non dauzka sustraiak soinu honek? Bristol soinua ez da bat batean hutsetik sortzen. Beste proiektu eta taldeen ondorioa da, fenomeno honen aurretik dagoen kultura batena. Hiriko auzo txiroetan sortzen da. Punk musika batetik eta Karibetik datozen etorkinen musika bestetik. Calypsoa, ska, rocksteady-a, reggaea eta dub musika hasieran eta ragamuffina eta dancehall-a ondoren, jungle, drum& bass eta r&a-rekin nahastuta. Smith & Mighty dira estilo guzti horiek ezagutu duten eboluzioaren testigu (eta errudun neurri handi batean. Ikus Entzun! 21. alea, 2000ko ekaina) eta Ferminen nahasketa-disko honetan Smith & Mighty osatzen duten musikariek (eta euren proiektu paraleloek) pisu handia daukate (Rob Smith, Peter More Rockers , Blue & Red...). Hauekin batera Bristol hirikoak izan ala ez (Zion Train galestarrak dira adibidez) Bristol soinua osa-tzen garrantzi handia izan duen jendeak parte hartu du diskoan. Hiru dira Ferminen In-Komunikazioa diskoaren erremixak jasotzen dituen proiektu honen oinarriak; musikalak lehenengo biak, gure artean horren ezezagunak diren dub digitala eta drum&bass-a, eta soziala hirugarrena, konpromisoarena. Horregatik, Egunero egunkariarekin batera banatuko da diskoa eta horregatik derrigorrezkoa da etxean, kalean, kotxean edota sound systemean, diskoa edukitzeaz gain, musika aparailuan erretzea.

2003, APIRILA - MAIATZA
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.