Lanaren azala.
Bost kantu bildu ditu laukote bizkaitarrak
Jon
Montanchezek (ahotsa) eta
Isusi anaiek (Jon, gitarra; Alex, bateria eta
perkusioa; eta Diego, baxua) osatzen dute
Itsaskiak taldea. Laukoteak
Juan Martinez Jorqueraren laguntza izan du lehen lana atontzeko: idei,
efektu, konposaketa eta abar luze batez arduratu da.
Itsaskiak
taldeak bost kantu jaso ditu bere aurkezpen-txartelan. Pop eta rockaren
olatuetan kulunkatzen da euren soinua, eta olatua apurtzen denean,
darizkion aparrek folk eta country amerikarraren zaporea daukate. Jon Montanchezen ahotsa, gainera, erakargarria iruditu zaigu.
Goiz da taldea zer emateko gai izango den jakiteko, baina debut argitsua eta atsegina burutu du Bizkaiko laukoteak.
KANTU ZERRENDA
1.
Dindandua (denda ondoan do)2.
Kosta ahala koska3.
Konzentrazioa4.
Kontraesanean jausi5.
Apokalipsiaren bezperetan