Txomin L. Aramaio (ezkerrean), Fermin Muguruza eta Mikel Abrego Ondarroako Kafe Antzokiko backstagean.
Txomin L. Aramaio (Ondarroa, 1977) 2006tik orain arte izan da Ondarroako Kafe Antzokiaren programatzailea. Duela 3 hile jakin zuen aretoa itxi egingo zela, Bilbotik jakinarazi ziotenean. Aretoa itxi baino lehen elkarrizketatu genuen, zuek denok bere hitzen berri izan zenezaten.
Markinako Uhagon Kulturunean dugu hitzordua. Baina, grabagailua martxan jarri baino lehen, azal dezagun, gainetik, Txominen ibilbidea.
Ondarroako irrati librean (Radixu irratia) lanean hasi zen 1995. urte inguruan (17-18 urterekin). Irratiaren txosnetarako musika jartzeko eskatu zioten, eta 90 minutuko TDK zinta mitiko haietan lehen nahasketak egiten hasi zen. Laster beste txosnetakoak eta tabernak eskatzen hasi zitzaizkion grabazio hauek, azkenik berak zuzenean programatzea erabaki zuen arte (