entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2012ko urriaren 12a

Kafe Antzokia (Ondarroa) Marabilli Jaialdia

Piztiak zuzenean. Argazkia: Urko Ansa. Piztiak zuzenean. Argazkia: Urko Ansa.
Aitzol Aramaio, iaz zendutako Ondarruko zine zuzendariaren omenez, jaialdi benetan ikusgarria antolatu zen bere herrian: hainbat egun iraun zuen, eta musikaz gain bestelako jarduera mordoa izan zen. Guk, noski, musikari egingo diogu tartea: kontzertu bat baino gehiago izan ziren, baina gu urriaren 12koan izan ginen; eta kontatzeko hainbat gauza dauzkagu!

Txomin L. Aramaiok aurkeztu zuen egun honetako jaialdia: hitz politak eta sentituak eskaini zizkion Aitzoli; ondarroan oso maitatua zela ikusi genuen jaialdi osoan zehar, eta hainbatetan malkoei eutsi ezinik sumatu nuen jendea. Keu Agirretxea izan zen emanaldiari hasiera emateko erantzukizuna hartu zuena. Kafe Antzokia bezalako aretoetan ikusi daiteke benetan Keuren potentziala: alde batetik bere gitarratik ateratzen den soinu gardena eta ahotsa ezin hobeto entzun daitezkeelako; eta bestetik, berak eskaintzen digun formatuak berak eskatzen duelako. Bere kanturik onenetako bat den Jantzi urdina entzun genuen, baita De Pedroren bertsio bat ere (Me sigues gustando, te sigo so
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.