Areto berriaren logoa.
Ondarroak areto berri bat dauka: Beikozini. Hobeto esanda, Ondarroak
bere aretoa berreskuratu du. Hain zuzen ere, herritarrek, Kafe Antzokia
itxi zenetik urte bete besterik ez dute itxaron behar izan. Aretoko lantaldeko Txomin L. Aramaio kideari galdera gutxi batzuk luzatu dizkiogu irekierari buruz gehiago jakin nahian.
Txomin L. Aramaiok eta lantalde berriak gogor lan egin dute denbora honetan,
eta ia sekretuan egin duten arren, emaitza begi bistakoa da. Gauza bat
argitu behar dugu, gaizki ulerturik egon ez dadin: Beikozini lehengo
Kafe Antzokiko leku berdinean dago kokatuta: areto bera da. Hau da,
garai bateko Cine Alameda zegoen toki berean dago.
Publikoa egunero irabazi behar dela esan ohi da. Beikozinik izango du
halako erronkarik