Jaialdiaren egitaraua.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aitzol Aramaio zinegilea izan zenari herriak bi urtean behin egiten dion omenaldia da Marabilli jaialdia
Ostegunetik igandera bitartean, Ondarroak diziplina-anitzeko Marabilli jaialdia hartuko du. Musikak, argazkigintzak, poesiak, zineak... bat egingo dute lau egunez herri arrantzale honetan.
Musikari dagokionez, eskaintza erakargarria da oso eta gustu
desberdinak asetzeko modukoa. Besteak beste,
We are Standard eta
La M.O.D.A.
(urriak 2),
Gatibu eta
Strombers (urriak 3) eta
Anari (urriak 4) taldeek joko dute.
ZINEA
Aitzol Aramaioren omenezko jai honetan zineak bere tartea dauka: solasaldia egingo da Montxo Armendariz eta Asier Altunarekin eta Amama filmaren premierra ikusteko
aukera egongo da Ondarroan. Baita ere, Donostiako Zinemalditik kanpo
geratu diren hainbat euskal film ikusi ahal izango dira estreinakoz.